Bertsos - View details To know more about this section
2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Fredi Paia
Bertsoa entzun |
2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Fredi Paia
Stanza name:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
O. Enbeita:
Bertsoek topera kargau
ohi nabe egun eta gau
gaur be joan dira sekulakoak
hor hiru edo lau.
Bale e´jatzu gustau hau
horretan dot erreparau
baina lehenengo filan jesarri
gara disimulau. (bis)
F. Paia:
Txarto zortziko handietan
bueno, tira txikietan
ta tortura bat izan da dena
mainontziren bueltan.
Doinu gregorianoetan
dabiltza denak penetan.
Ez ete dago beste doinurik
metrika horretan? (bis)
O. Enbeita:
Luze doa beharbada
doinu horren errrenkada
baina hasikeran jesarri eta
marmar hasi zara.
Bataila galdu dot jada.
Bale egizu lo hara
ta amaieran eingo deutsudaz
bi txitximurkada. (bis)
F. Paia:
Beitu bi horiek aurrez
diputada dabil berdez.
Gregorianotan nik betazalei
kasi eutsi ezinez.
Zurrunka hasiko naiz zinez
eskatu nahi dizut berez:
bizardun hori hastean berriz
esnatu mesedez. (bis)
O. Enbeita:
Holako tiporik inon!
Txaloak bateri emon.
Bizardun hori hor gelditu da
nahiz zuk bera jabon.
Zuk horrenbeste jaramon
ez daukazu zertan egon
buruz burukoan ez da sartuko
kanpoan itxaron.(bis)
F. Paia:
Begiratu dut albora
bizardunak du ganora.
Nik bere alde apostatzen dut
bera nire droga.
Arren e´nazazu zora.
Hau haserraldien moda.
Txapela daukan bakarra da ta
ona izango da. (bis)