Bertsos - View details   To know more about this section

2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Arkaitz Estiballes

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (14. 2012)
Performance
2012-12-15 Bilbo Txapelketa
Bertsolaris / Authors
Amuriza, Miren
Estiballes, Arkaitz
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Bi preso zarete. Arkaitz, gaur Mirenek bere bikotekideari maitasun gutuna idazten laguntzeko eskatu dizu. Hiruna bertso, seiko motzean, Arkaitz hasita.

Description

Stanza name
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Arkaitz Estiballes

Stanza name:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Estiballes:
Eskola zen aspergarri
ez zintuen erakarri
ta horregatik gaur idazteko
zaude horren larri.
Baina ni e´nago elbarri
papela dizut ekarri.
Eskua jarri behar dut baina
bihotza zeuk jarri. (bis)

M. Amuriza:
Eskua daukat labana
baina sentipen andana
gutun batean sartu nahi neukez
danak banan bana.
Kartzelan dagoen dama
horixe da ni nazana.
Uste dot ezin dala idatzi
sentitzen dodana. (bis)

A. Estiballes:
Gorputz osoan barrena
gordeta hainbeste pena!
Eskutitz baten denak jartzea
litzake zuzena.
Askatu oihu ozena.
Zer da jarri behar dena
orain sentitzen duzuna edo
entzun nahi duena? (bis)

M. Amuriza:
Gatza eta azukrea
sentimenduen trukea.
Berbaz jartzea sekula ez dot
izan bertutea.
Funtzionario putrea.
Nik hemen pasa urtea.
Nahi dodana da bizi dodan hau
berak entzutea. (bis)

A. Estiballes:
Gogorra dugu kartzela
leku triste ta umela.
Nola bizitzen garen jakitea
hobe ez ahal dela.
Jakin maite zaituela
baduzu bere epela.
Jarriko diot maite duzula
berak zu bezela. (bis)

M. Amuriza:
Berbaz berba marraz marra
idatz zazu nire garra.
Gutun batean kabitzen baita
kristoren indarra.
Nahiz gainean jausi negarra
dugu oroitu beharra:
maitasuna da preso hartuko
ez daben bakarra. (bis)