Bertsos - View details   To know more about this section

2013-02-15 Urruña Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Amets Arzallus

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2013-02-15 Urruña Lagun-artekoa
Gai-emailea
Ansa, Ion
Bertsolaris / Authors
Artetxe, Miren
Arzallus, Amets
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Gerrak eta maitasunak badute zerbait komunean: biak deklaratu egiten dira; ez beti baina gaur bai. Zuek baduzue zerbait elkarri deklaratzeko. Ez dakigu maitasuna edo gerra den.

Description

Melody
Antton eta Maria I
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2013-02-15 Urruña Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Amets Arzallus

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus

Lotsak hartu izan nau
maiz bere esklabo
deklaratu beharko naiz
bestela akabo!
Askatu behar dut zeren
ezin dut gehiago
gerra edo maitasuna
bitan zer nahiago?
Zure erantzunaren
arabera dago. (bis)

M. Artetxe

Hasiera koldarra
izan da hori arrunt
maitasun platoniko
beti izan zaitut
badituzulako zuk
kualitate batzuk
baina beste neska bat
maite duzunez zuk
nere barne gerra hau
deklaratzen dizut. (bis)

A. Arzallus

Txikitatik ohi ginen
biak arrimatu
ta ezin ote dugu
elkar errimatu?
Betitik izan zaitut
oso estimatu
maitasun aitortza bat
nahi nuen mimatu
baina tiroa ez dut
ongi afinatu. (bis)

M. Artetxe

Tiro gora ta behera
harritu naiz seko
gure goxotasuna
dugula tarteko
gauzatxo bat nuke nik
gaur proposatzeko:
nahiz eskopeta hutsa
daukazun konpleto
beranduegi al da
berriro hasteko? (bis)

A. Arzallus

Ez, ez itxaropena
oraindik mantendu
eta ez nuke nahiko
paretikan kendu.
Miretsi izan zaitut
nahi zaitut omendu
baina maitasunean
jakingo bazendu
hirugarrenak beti
traba egiten du. (bis)

M. Artetxe

Oraintxe egin nau hemen
publikoan ukatu
maitasuna ta gerra
ez dira pekatu
baina ñabardura bat
gaur Amets barkatu:
nahiz ta gai-jartzaileak
halaxe eskatu
zuk neri ez didazu
ezer deklaratu. (bis)

A. Arzallus

Nere larrosatxoa
nere marrubia
akabo poesia
edo irudia!
Betidanik izan naiz
mutil urduria
buka dezagun gerra
goxo ta guria
altxatzen hasi baitzait
bandera txuria. (bis)

M. Artetxe

Ai ze kursia zaren
ze hitz ilun beltzak!
Zure borobil horrek
bazituen ertzak.
Akabo hemen nire
lehengo esperantzak
zeruko gazteluak
ta nere ametsak
bueno barne gatazka
konpondu da behintzat.(bis)