Bertsos - View details   To know more about this section

2013-03-08 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2013-03-08 Tolosa Jaialdia
Gai-emailea
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Authors
Alberdi, Uxue
Martin, Alaia
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Bikotea zarete, eta gaur ere eztabaida beroa izan duzue zuen artean, jelosia kontuengatik. Aspaldi honetan, Uxue etxetik kanpo dabil desorduetan, gero eta bertso saio gehiago dituelako, bereziki martxoaren zortziaren jiran. Jeloskor zaude, Alaia. Elkarri gaur ere ahotsa altxatu diozue. Nazkatuta, Uxue, balkoira atera zara zigarro bat erretzera. Eseri Uxue, hori da zure balkoia. Alaia, beregana hurbildu nahi duzu, baina urguiluak ez dizu uzten.
Gaiari oharrak
Zigarro bat eman dio Amaiak Uxueri.

Description

Melody
Ilun ikarak azken argia
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
10

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2013-03-08 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Martin

Distantziatik eta erdi hotz
horrela ikusten zaitut zu
ta azkenean distantziatik
biok urrundu gaituzu
arnasa eman nahiko nizuke
edo emango dizut su
baina ezin dizut deus ere eman
alde egiten baduzu.

U. Alberdi

Behin balkoiraino irtendakoan
zein hotza den maitasuna
ze distantea zeinen urruna
bertigoa sortzen duna.
Nahiz alderantziz ikus litekeen
gure koadro iluna
barkatu baina zu izan zara
bizkarra eman didazuna.

A. Martin*

Baina halere zu joan zara
berriz ere urrutira
ta sentitzen dut nigan bildurra
ta nirekiko gupida
jeloskor nago galduta nago
igual egia hori da
baina ezin dizut hori kontatu
begietara begira.

U. Alberdi

Zure beldurrek preso zauzkate
nahiz ez zaren jakituna
deitu didazu puta zikina
deitu didazu lizuna
lehen asko maite omen zenuen
nik neukan askatasuna
lehen gehien maite zenuena da
orain gorroto duzuna.

A. Martin

Lehen sobran neukan goxotasuna
mimoa eta lorea
baina gaur egun edonorena
denez zure kolorea
berriz zugana hurbiltzeko ez
dut niregan adorea
seguru aski merezi duzu
norbait ni baino hobea.

U. Alberdi

Ba nik horretan ezin ba kendu
duzun arrazoi partea
zure ahotik jaso baititut
iraina ta atakea.
Asko maite dut bertsolaritza
eta hitzaren artea
nere kartzela ez da izango
lau paretaren artea.

A. Martin

Zugan pertsona desagertuaz
joan da poliki-poliki
kartzela bat da sortu dudana
ezin dudana iriki.
Berez badakit zu ez zarela
ipurdi bat ta bi titi
zure onduan ordea nola
sentitzen naiz horren txiki?**

U. Alberdi

Txikitasuna irudikatuz
makurtuz aurpegi larriz
agian pena sortu nahiean
segurtasun harrigarriz.
Barka nezake baina ez gauez
ez zaitut hartuko irriz
ikas ezazu maitatzen eta
hitz egingo dugu berriz.

A. Martin

Nahiz eta hitzak batzutan diren
soilik ausarten ondasun
zeloek kendu didate aski
bake, sosegu, osasun...
Baina ez zaitez horrela jarri
eta goxoki erantzun
nik koilare bat erosi dizut
berriz barkatu nazazun.

U. Alberdi

Barkatu baina ez dut sinisten
eta azaltzera noa:
zure opariak ta barkamenak
erraz joaten dira, doan
baina nik irmo jarraituko dut
aske izateko asmoan
lagunengana noa hobeto
nago-ta haien ondoan!


*Eskuko mikroa hartu, Uxue eserita dagoen lekura hurbildu eta atzean jarri zaio.

** Uxueren ondoan pikotxean jarrita kantatu zuen bertso hau.