Bertsos - View details   To know more about this section

2013-06-27 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2013-06-27 Zarautz Jaialdia
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Authors
Estiballes, Arkaitz
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Azken urteetan, langile arruntok haziendarekiko kontuak garbi eduki behar izaten ditugu. Bertsolariak ere lupaz begiratzen zaituztete. Bitartean beste batzuk diruarekin nolanahi dabiltza, monopolioan jolasten bezala.

Description

Melody
Haizea dator ifarraldetik
Stanza name
Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2013-06-27 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes

Stanza name:  Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gai honek hemen emango luke
berrogei bat bertsorako.
Hainbat langile eta enpresa
dabiltzan artean txarto
hamaika jende bizi da ederki
hamaika jende galako
gure hurbileko agintariak
hor esate baterako.
Nafarroa aldean hainbat urtetan
bizi izan dira bapo
bankuan sartu hiru bilera
dieta denak eurentzako
diru faltarik ez dute izan
honako eta harako
eta hain errez ibili dira
gure dirua zelako.

Behar lukete hau konpontzeko
hamasei orduz lanean
kontzientzi pixka’t behar lukete
euren bihotz barrenean
baina lapurtu egiten dute
justiziaren izenean
guk aukeratu gabe hor daude
ta hor segi aidanean.
Inortxo ere espetxerantza
ez da joango zuzenean
baina hori bai inork ogi bat
gaur lapurtzen duenean
ze diferentzi garai bateko
bertsolarian esanean:
lapur txikiak kartzelan daude
lapur handiak kalean.

Barcenas sartu dute kartzelan
ez da egongo luzaro
Caja Madriden zegoenak ere
bi egun ez zitun igaro
eta Cristinak gure infantitak
pasa ditu zenbait trago
hainbeste etxe bere izenean
bereak ez ziren ze arraro...
Hemen Barcina dute Nafarroan
diru kontuetan mago
baina justizi gutxitxo dago
ta ez gara harritzen zeharo.
Langilea berriz behin zapalduta
gero ta zapalduago
hemen azpian dagoenarentzat
justizirik ez baitago.