Bertsos - View details   To know more about this section

2013-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jon Maia

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2013-07-16 Markina-Xemein Jaialdia
Bertsolaris / Authors
Gaztelumendi, Beñat
Maia, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek biok Asier Illarramendi zarete. Real Madridera joateko erabakia hartu orduko gauean, zu, Beñat, Asierren bihotza zara, eta zu, Jon, Asierren poltsikoa.

Description

Melody
Ilun ikarak azken argia
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2013-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jon Maia

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Maia

Poltsikoa naiz pragmatikoa
esateko ez naiz lotsa
kontu korronte senti ninteke
koltxoipeko edo poltsa.
Taupa ta taupa hor entzuten det
non dabilen zure hotsa
bila ta bila ari naiz eta
hementxe zaude bihotza.

B. Gaztelumendi

Ta bihotzari eskudotxo bat
jartzen zaio kamisetan
ez dakit ziur ez naizen galdu
bizitzaren balizetan.
Nahiz bihotza ta poltsikoa
maiz egoten diren bertan
nolako hotza egiten duen
izara zuri hauetan!

J. Maia

Nolako hotza egiten duen
baina egin behar da zirt zart
poltsikoori igual zaizkigu
izenak, eskudo markak...
eta gainera minori baten
zaudete zuek erabat
poltsikoak gu pila bat gera
ta bihotza bakarrik bat.

B. Gaztelumendi

Eta zaila da bihotz bakarrak
hori dena berdintzea
futbolak duen enpresarien
gose hori arintzea.
Futbola zer da baloi batekin
mundu oso bat harritzea
edota gure sentimenduei
ostikoka aritzea?

J. Maia

Egin daiteke zelai gainean
ostikoa zein karrera
joka daiteke txuriz jantzita
zein txuri ta urdinera.
Zerrek mugitzen ote gaituen
egiten dezu galdera
sentimentuan finkatzen gera
dirutan mugitzen gera.

B. Gaztelumendi

Baina tamalez diruak nekez
beratuko du bihotza
hala gabiltza beti dirutan
oparo ta beti lotsa
erakargarri izan daiteke
Florentinon txintxin hotza
baina gai ote da isiltzeko
Anoetako txistu hotsa?

J. Maia

Txistu hots hori txorrada bat da
zer ari zera esaten?
Zer ajola du haize pixka horrek
denek txistu jo dezaten?
Milioi bat edo bi milioi t'erdi
jarri biak mahai baten
zuek pentsatu horren aurrean
zer egingo zenuketen.

B. Gaztelumendi

Guztientzat da gauza ederra
arrakastaren lurrina
baina nik ere espinilleran
jarri nuen ikurrina.
Maiz errexa da guk segitzea
diru hotsaren uhina
nere ametsek ordea dute
kolore txuri-urdina.