Bertsos - View details   To know more about this section

2013-09-07 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2013-09-07 Donostia Jaialdia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Authors
Colina, Sustrai
Iturriaga, Unai
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Gaur zen entsegu orokorra. Gaur elkartu zarete milaka lagun, ia laurehun kilometrotan zehar giza-kate bat eginez, Mediterraneo iparraldeko lurralde horretan, Katalunian, alegia. Zuek biok zarete azkeneko bi katebegiak, giza-kateko bi muturretan zaudetenak.

Description

Melody
Haurtxo txikia negarrez dago I
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2013-09-07 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Iturriaga

Kosziente gara sinisten dugu
egunaren garrantzian
borondatez ta konbentzituta
gabiltza ta ez etsian.
Zu Katalunia iparraldera
zaude ezin iritsian
eta nik ze gogoa hanka sartzeko
une batez Valentzian.

S. Colina

Bi hoietara ailegatzen da
gure banderan itzala
bestela nekez batuko ginen
gaur batu garen bezala.
Eutsi eskuei ta bihar goizen
El Mundok jarri dezala
Espainiatik hanka egiteko
eskuz esku gabiltzala.

U. Iturriaga

Horrela bada seinale dugu
gabiltzala oso ondo
zezen larruak ez du luzaro
ondo josita iraungo.
Geure artean ere ordea
gabiltz hemengo ta hango
ia beldurrez gaude egunero
Masek bihar zer esango.

S. Colina

Egia da bai hitz baten beha
hotzikaretan gabiltza
zoritxarrean horrelakoa
baita politikagintza
baina zuk paso egin ezazu
eutsi gogor nere gisa
eta ez zazu sekula ahaztu
herriak duela hitza.

U. Iturriaga

Herriarena erakundea
egin behar du orain bere
nork uste zuen hau pasatzerik
ta ez orain hiru mende?
Zu iparrean ta ni hegoan
joaten hasiak gaude
sagardoa eraten ariko dira
euskaldunak orain ere.

S. Colina

Nik jokaldia ikus dezaket
Barçakoaren antzeko
Piquek baloia hartu du eta
hiru regate paseko
ondoren Xabik gero Iniestak
hiru regate ertzeko
orain Messi bat falta da hemen
jugada rematatzeko.