Bertsos - View details   To know more about this section

2013-12-27 Aramaio Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Xabier Silveira

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2013-12-27 Aramaio Jaialdia
Gai-emailea
Agirre, Manex
Igoa, Xabi
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Silveira, Xabier
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek biok San Mames Barrian zaudete. Hasi berri da euskal selekzioak Peruko selekzioaren aurka jokatu behar duen partida. Ondoko aulkiak egokitu zaizkizue, baina helburu desberdinak dituzue: Ametsek futbola ikusi nahi du, Amorrorturen taktikak, elkarrekin jokatzen ez dutenak nola moldatzen diren... Silveira parrandara joan da.

Description

Melody
Orain hasi bihagu
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2013-12-27 Aramaio Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Xabier Silveira

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus

Sei lata garagardo
ta mozkortu airez
hor dator bere pinta
xelebre ta librez
bi pekatu egiten
ditu bere bidez:
berak ikusi ez ta
besteoi utzi ez.

X. Silveira

Laister hasi zaizkio
Ametsi negarrak
garestia dirudi
honen irriparrak.
Hogeita biak dira
futbolari txarrak
zer moduz taktikoki
aizu perutarrak?

A. Arzallus

Ba Peruko taktika
desastre konpleto
ez aurrelari eta
ia ez atzeko
goian-behian nahastuta
ez dabiltz ederto
baina hala ta guztiz
zeu baino hobeto.

X. Silveira

Kabroiak ni baina hobe
dabiltzan guziak!
Entzun ditugu zure
futbol iritziak
baina oraindik nahasten
ditut talde biak:
perutarrak al daude
orlegiz jantziak?

A. Arzallus

Hor Peru hor Euskadi
ta hor Amorrortu
ta ondoko honi nola ez
amorrua hartu?
Tori hogei euro ta
hiru kaña hartu
ta bide batez gero
kumunera sartu.

X. Silveira

Komunarena auskalo
zergatik izan den
nahiz eta usain txarra
daukadan nabarmen
komunera bart sarri
joan behar izan nuen
bestela nola kristo
bukatu dut hemen?

A. Arzallus

Ba hor bukatu duzu
zeure ezpain lerdez
eta bi eskuetan
bi Heineken berdez
neroni ere zikinduz
hain gisa xelebrez.
Arbitro espulsatu
ezazu mesedez!

X. Silveira

Polemikarentzako
ate bat ireki
nik bultza ta jausi da
tardatuta jeiki.
Protesta egingo nuke
baldin ez baneki
zuek arbitroa alde
duzutela beti.