Bertsos - View details   To know more about this section

2013-12-27 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2013-12-27 Elgoibar Jaialdia
Gai-emailea
Alberdi, Uxue
Bertsolaris / Authors
Enbeita, Onintza
Lujanbio, Maialen
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Maialen, 60 urteko emakumea izango zara, 80. hamarkadan hainbat gizarte mugimenduren bueltan ibilia, tartean abortu eskubidearen aldeko manifestazioetan, baina denborak aurrera, apartatzen joan zara mugimendu hauetatik, eta gaur egun urruti samarretik bizi dituzu. Gabon buelta honetan, Onintza, hogeita hamar urteko alaba, bere urtebeteko alabarekin etorri zaizu etxera, bazkaltzera. Bazkaldu duzue, garbitu dituzue ontziak, eta alabatxoa motxilan hartu eta esan dizu "Bagoaz!", eta zuk "Nora?"; "Abortu eskubidearen aldeko manifestaziora. Bazatoz?".

Description

Melody
Ilun ikarak azken argia
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2013-12-27 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Maialen Lujanbio

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio

Manifa baten oihartzunekin
suminak hartu du gaina
neroni ere nere garaian
ibilia alajaina!
Gaurkoa bada sesenta y ochon
izan zan maiatza aina
garai zaharrak itzuli dira
ni ez naiz gaztetu baina.

On. Enbeita

Aldarrikapen zaharrekin goaz
ama barriro plazara
zuk ere lehengo lema zahar haiek
hautsak kendu ta atara.
Garai zaharrak ez dira etorri
beti hemen egon gara
gure gorputza oraindik ere
Estatu arazoa da.

M. Lujanbio

Guk frankismoan pasa genitun
prohibizioa ta traba
kontra borrokan ahaleginduaz
gazte aroko bolada.
Zu nere alaba ta zure haurra
belaunaldien ilada
agintariak ere hoixe dira:
lehengoen seme-alaba.

On. Enbeita

Lehengo lepotik dute burua
ta ze buru alafede!
Lehen eskuina eskuinerago
orduko haien titere.
Seme-alabak ez dira ama
semeak bakarrik daude
erabakiak hartzen oraindik
gehienak gizonak daude.

M. Lujanbio

Dena gizonen eskutan dago
ta zenbat lege nahasi!
Emakumeen gorputza nahi da
dominatu, irabazi.
Zuek gazteen eskutan dago
orain ia dana kasi
ekin lanari erlojua ez
dadin atzeruntza hasi.

On. Enbeita

Kalera joan pankarta hartu
eta lehen lerroan parau
sasoi bateko aldarrikapen
eslogan eta enparau
egingo dodaz borrokaldi bat
bi, hiru edo hamalau
zuri-beltzeko argazkietan
gelditu dadin lege hau.