Bertsos - View details   To know more about this section

2013-03-22 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi"

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Orixe Saria (14. 2013. Donostia, Añorga)
Performance
2013-03-22 Donostia Sariketa
Conductor
Gaztelumendi Arandia, Unai
Bertsolaris / Authors
Mantzizidor, Iñigo "Mantxi"
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Egunero bezala etxera iritsi zarenean, zerbait aldatu dela sumatu duzu.

Description

Melody
Arratsalde on ta aupa zuek
Stanza name
Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2013-03-22 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi"

Stanza name:  Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Goizean goiztik etxetik irten
ta joan naiz lantokira
egun osoa bertan igaro
ta iluntzean erretira (bis)
Ainhoarekin ustez osatu
dedan neure familira
baina atea zabaldu eta
sartu orduko kabira
han ipini naiz begira
ispiluaren aldameneko
argazkiak falta dira. (bis)

Garai batean agian nintzan
golfo ta kalamidade
baina aspaldian txintxo nenbilen
dena utzita xuabe (bis)
baina argazkiak jada ez daude
atearen parez pare
buruai mila buelta emanda
ez det ulertzen hala’re
ez naiz erantzunan jabe
etxetik joan da baina zergaitik
adiorik esan gabe? (bis)

Mobila hartuta bere amari
deitu ezer baino lehenago
galdetu diot “Arantxa, Ainhoa
zure ondoan al dago?
Motiborik ez ta joan egin da
ez al da nahiko arraro?
Ta hor badago etortzeko esan
ni zain nagoela klaro
maiteminaz haratago
berak hamaika barkatu dizkit
ta barkatzeko prest nago”. (bis)