Bertsos - View details To know more about this section
2013-09-06 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Oier Aizpurua Olaizola, Asier Azpiroz Iztueta
Bertsoa entzun |
2013-09-06 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Oier Aizpurua Olaizola, Asier Azpiroz Iztueta
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
O. Aizpurua
Nahiz ta haseran nere burutik
pasatu diren zalantzak
dirua entzun ta baietzera
berehala jo du balantzak.
Sartu ditzagun barrura eta
harrotu ditzagun hautsak
oiloen eran errun ditzagun
biok urrezko arrautzak.
A. Azpiroz
Kontu hoietan hasteko Oier
orain ez daukat ba grinik
poliziaren ingurun nahiko
txarra degula jakinik
eta gainera uste't ez deula
hori zergatik eginik
gero agian attuko gera
tripatik bota ezinik.
O. Aizpurua
Tripako mina izanagatik
ez da izango merkea
isildu eta kolpe batean
sar ezazu paketea
behingoagatik ez da komeni
oiloana egitea
plazer doblea izango dezu
komunera joatea.
A. Azpiroz
"Motel oiloa izango al haiz?"
hortxe bota dit galdera
bueno oiloa nauzu orduan
ez noa hoiek hartzera.
Zuk esan dezu askoz alaio
joaten dala komunera
konturau gabe botako ditut
igual komunetik behera.
O. Aizpurua
Popopopopo popopopopo
Azpin betiko ohitura
aukera ona eduki arren
dago beldurtu modura.
Bada hireak nik hartu eta
sartuko dizkit barrura
berriz oporrak hartuko dizkit
arrautza hauen kontura.
A. Azpiroz
Hain errexa're ez da ba hauek
aireportutik sartzea
eta alarmak jotzen badigu
eukiko degu trantzea.
Oier agian komeni zaigu
guri balantzan jartzea
bizitza hontan ez da komeni
hauts gehiegi harrotzea.