Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-09-06 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Oier Aizpurua Olaizola, Asier Azpiroz Iztueta

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Lizardi Saria (37. 2013. Zarautz)
Saioa
2013-09-06 Zarautz Sariketa
Gai-emailea
Zubia, Felix
Bertsolariak / Egileak
Aizpurua Olaizola, Oier
Azpiroz Iztueta, Asier
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Elkarrekin bidaia bat egin duzue Hego Ameriketan. Han zaudetela, zenbat kokaina arrautza irentsita hona ekartzeko aukera eskaini dizuete, diru kopuru handi baten truke.

Deskribapena

Doinua
Gaixo nengoen joan dan aspaldin
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2013-09-06 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Oier Aizpurua Olaizola, Asier Azpiroz Iztueta

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Aizpurua

Nahiz ta haseran nere burutik
pasatu diren zalantzak
dirua entzun ta baietzera
berehala jo du balantzak.
Sartu ditzagun barrura eta
harrotu ditzagun hautsak
oiloen eran errun ditzagun
biok urrezko arrautzak.

A. Azpiroz

Kontu hoietan hasteko Oier
orain ez daukat ba grinik
poliziaren ingurun nahiko
txarra degula jakinik
eta gainera uste't ez deula
hori zergatik eginik
gero agian attuko gera
tripatik bota ezinik.

O. Aizpurua

Tripako mina izanagatik
ez da izango merkea
isildu eta kolpe batean
sar ezazu paketea
behingoagatik ez da komeni
oiloana egitea
plazer doblea izango dezu
komunera joatea.

A. Azpiroz

"Motel oiloa izango al haiz?"
hortxe bota dit galdera
bueno oiloa nauzu orduan
ez noa hoiek hartzera.
Zuk esan dezu askoz alaio
joaten dala komunera
konturau gabe botako ditut
igual komunetik behera.

O. Aizpurua

Popopopopo popopopopo
Azpin betiko ohitura
aukera ona eduki arren
dago beldurtu modura.
Bada hireak nik hartu eta
sartuko dizkit barrura
berriz oporrak hartuko dizkit
arrautza hauen kontura.

A. Azpiroz

Hain errexa're ez da ba hauek
aireportutik sartzea
eta alarmak jotzen badigu
eukiko degu trantzea.
Oier agian komeni zaigu
guri balantzan jartzea
bizitza hontan ez da komeni
hauts gehiegi harrotzea.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra