Bertsos - View details   To know more about this section

IXA taldeari [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Authors
Sarriegi, Aitor

Description

Title
IXA taldeari
Dokumentuan jasotako izenburua
IXA taldeari
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Lau lagunen haziak bi mundu zeharo
Melody
Espainian behera
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volume / Year
76
Number
2395
Publication / printing date
2013-12-15

IXA taldeari [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-12-15 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lau lagunen haziak
bi mundu zeharo
ezberdin uztartzea
lortu du luzaro.
Euskararen jendea
ohizkotik harago
Xri eransteaz
oso harro dago
beste X bat eta
V bat gehiago.

Sarri esangatik
urteurrenetan
Mila zorion IXA!
...gaurkoan benetan.
Zuk lortu duzulako
dauzkazun urtetan
tokia egitea
non ta ikerketan!
Emaitzei begirako
gizarte honetan.

Atzo zela dirudi
baina aspaldi zen
ordutik zenbat ordu,
lagun eta izen...
Ea asmatzen duzun
luzaro segitzen
hizkuntzaren puzzlean
piezak aurkitzen
eta hiztunarentzat
tresnak eraikitzen.