Bertsos - View details   To know more about this section

2014-11-22 Etxebarria Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Fredi Paia

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (15. 2014)
Performance
2014-11-22 Etxebarria Txapelketa
Bertsolaris / Authors
Abasolo, Eneko "Abarkas"
Paia, Fredi
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Suhi-aitaginarrebak zarete. Zu Fredi suhia, eta Eneko aitaginarreba. Fredi, Enekok, zure aitaginarrebak, GPS bat erosi du. Erabilerarako argibideak euskera jasoan daude. Zugana jo du argibideak euskera errezean azaltzeko eskatzen. Hiruna bertso, zortziko txikian, Eneko hasita.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2014-11-22 Etxebarria Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Fredi Paia

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


F. Paia:
Ai, aitaginarreba
etorri gizona.
Estutu egin zarela
niezazuke soma.
Perurena ekarri
behar al dizut hona?
Botoiari emanda
bakarrik funtziona. (bis)

E. Abasolo:
Izetzea lortzen dut
baina ozta-ozta.
Ez dakit makina hau
non duzuen topa.
Adi-adi jartzen naiz
tonuak igota
ta beti bukatzen dut
petrilaren kontra. (bis)

F. Paia:
Lexikoa azaldu
behar dizut neurrira
ezkerra ta eskuma
uler zazu di-da
ta errotonda badio
jar zaite begira
errepide erdiko
bola hoiek dira. (bis)

E. Abasolo:
Baina hasten denean
makina hizketan
ni galdu egiten naiz
hirugarren bueltan.
Laguntzen al zabiltzan
ez dakit benetan.
Apuntatu ote
behar al dut AEK-n? (bis)

F. Paia:
Ba ez da ideia txarra
zu apuntatzea.
Gogaikarria traste
hori hizketan jartzea.
Amatiñon boza da
parkatu aipatzea
eta oso normala
da hasarratzea. (bis)

E. Abasolo:
Haserretutako bez
amorrua gora
honekin ezin baita
iritsi Bilbora.
Itzali egin behar dut
ta jakin gerora
instintuari jarraika
segi beharko da. (bis)