Bertsos - View details   To know more about this section

2014-12-07 Zornotza Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Imanol Uria

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (15. 2014)
Performance
2014-12-07 Zornotza Txapelketa
Bertsolaris / Authors
Estiballes, Arkaitz
Uria, Imanol
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Umetako lagunak zarete. Oso ondo konpontzen zarete denean politikaz hitz egiten hasten zareten arte. Arkaitz, gaur Imanolek datorren hauteskundeetan botoa zeini emateko asmoa duzun galdetu dizu. Hiruna bertso, hamarreko txikian, Arkaitz hasita.

Description

Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2014-12-07 Zornotza Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Imanol Uria

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Estiballes:
Uste nuen gazte ta
borroka zinala
ta gaurko galdera hau
ez da oso normala.
Nori emango diodan
ba horra berehala
Alderdi Jeltzaleai
urtero bezala.
Zu ere pixkat zahartzen
hasi zara ala? (bis)

I. Uria:
Politikan eduki
ditugu ezbaiak.
Zuk bizi izan dituzu
ez garai alaiak
bisitatzen juezak
eta epaimahaiak.
Orain aldatu dira
antza zure nahiak
non lotu dira
zure gudari garaiak? (bis)

A. Estiballes:
Zuk nola hitz egiten
didazu horrela?
Nahi zenutenean herri
triste ta ustela.
Guk begira ordea
mundu bat itzela
sortu dogu hemen ta
aitonek bezela.
Ez ahaztu benetako
gudariak garela. (bis)

I. Uria:
Harro esaten duzu
“gudariak gara.”
Hori ez zen lehenago
zeneukan islada.
Zure itxurari nahi
diot errepara
nola aldatu zaren
ikusten da hara
Ikastolen nikitik
gaurko alkandorara. (bis)

A. Estiballes:
Zeuk ere jantzi duzu
zeure alkandora.
Garaiz konturatzea
ezer baino hoba.
Idealismo hoiekin
ez zoaz inora.
Meteorito bat jausi
ta denok zulora.
Orduan be arbola
zutik egongo da. (bis)

I. Uria:
Nahiz bonba nuklearra
erori gainera
arbola ez da jausi
behar inoiz behera.
Hitz egiteko izan
dugunez aukera
Galdakaokoa zara
ta holan hobe da.
Eskerrak Usansolo
ez dudan atera! (bis)