Bertsos - View details   To know more about this section

2014-01-25 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertso Eguna (46. 2014. Donostia)
Performance
2014-01-25 Donostia Jaialdia
Conductor
Elias, Iraia
Bertsolaris / Authors
Lujanbio, Maialen
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Gai librean
Gaiari oharrak
Gorputza, identitatea, aitatasuna, emakumeek oholtzan lekua hartzea, lehia, historian emakumeei ukatutako protagonismoa...izan ziren saioan zehar azaleratutako gaiak.

Description

Melody
Lurraren pean sar nindaiteke
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2014-01-25 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Batzuk elkarri kontu-kontari
ironia ta xuxurla
batzuk harritu horrelakorik
ez dela ikusi sekula
batzuk begira erlojuari
noiz bukauko dan kalkula.
Holakoetan sintoma bat da
ta grabea ez da burla
“Emakume” hitza sarri entzuteak
bete egiten gaitula. (bis)

Ikusten baitet hemen jendea
kopeta beltz, ximurtuta
auzo lotsa ta norbere lotsa
eta sillan kixkurtuta
beste batzuek enpatizatzen
ta bihotza xamurtuta
aurrerabide gutxi daukagu
problematika gurtuta
andreak beti konplejuz bete
ta gizonak beldurtuta. (bis)

Baina ezin esan gure egoera
errez denik ta atsegin
batzuk nahiago ez entzun baina
ezin diogu aldegin.
Bada parretik, bada izerditik
bada nahiko lan, nahiko min
kendu ditzagun hauts zaharrak ta
kopeta beltzeri ixkin
arazoaren jabe izan ta
pozetik aurrera egin. (bis)