Bertsos - View details   To know more about this section

2014-04-11 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2014-04-11 Bergara Jaialdia
Gai-emailea
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolaris / Authors
Maia, Jon
Zubeldia, Iker
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Txirrinduzaleak izan zarete beti. Euskal Herriko Itzuli garaian etapaz etapa ibili izan zarete beti txirrindulariak animatzen. Aurten, hala ere, Ikerrek ez ditu txirrindulariak animatzen, Euskaltel taldea ez dabilelako, baina Jon, zuk, berdin-berdin jarraitzen duzu.

Description

Melody
Gaixo nengoen joan dan aspaldin
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
7

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2014-04-11 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Iker Zubeldia

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Zubeldia
Bide ondoan ze formal gauden
korredoreei begira
bozina hotsak ta animoak
a ze-nolako mobida!
Hala’re zerbait falta zait lagun
begi-bistan nabari da:
jende berdina izanagatik
koloreak falta dira.

J. Maia
Garai batean laranjazkoak
denak ziren ezagunak
euskal zaleentzat maite-maiteak
kirolariak txukunak
erdi itoak doazen hoiek
nahiz ez izan euskaldunak
gutxienean anima itzazu
aurpegi laranjadunak.

I. Zubeldia
Lehen Euskaltelek bazeukan gatza
indarra ta metrallea
niki naranjak berrogei dauzkat
“L” da nere tallea
bide baztarren hura jantzita
luzitzen nuen pilea
ta orain berriz ez al dirudit
Repsoleko langilea.

J. Maia
Repsolekoa izan daiteke
baina gasolina seko
zure animo falta horrekin
ez dira asko beteko
baina ondoren telefonoan
konpainia bat tarteko
konplejorikan ez dezu izango
Moviestarra pasatzeko.

I. Zubeldia
Moviestarreko mobila daukat
zuk esan dezun modura
hala’re asko aldatu zaigu
bizikleten abentura
koberturaren gorabehera da
edo agian ohitura
nire barruan beti laranjak
izango du kobertura.

J. Maia
Ez da aldapen gogortasuna
lehenbiziko mailakoa
ez esfortzua ta ez teknika
nazioen artekoa
ziklismoan zu egia esan
hain zera zale bapoa
gehien-gehiena gustatzen zaizu
tortilla eta zahatoa.

I. Zubeldia
Tortilla soilik oso ona da
ardoarekin hobea
Pirineotan nolako luntxak
aldatzen zait umorea.
Aurten boikota egingo diot
etxen geldituko gea
aurten parrillak hartuko digu
naranjaren kolorea.