Bertsos - View details   To know more about this section

2014-05-04 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Altzako Bertso Astea (14. 2014. Donostia)
Performance
2014-05-04 Donostia Jaialdia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Authors
Agirre Goia, Unai
Iturriaga, Unai
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Altzako auzo honetan jende asko joaten da zuengana bisitan. Zuek zarete “El pueblo”. Nola ikusten duzue zuenean jaiotakoaren bisita?

Description

Melody
Haurtxo txikia negarrez dago I
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2014-05-04 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Unai Iturriaga

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Iturriaga
Berrogei ta hamar urte inguru
joan dira aidanean
Euskal Herrira ospa egin zuten
han aritzeko lanean
itzultzen dira eta argia
ta poza dago denean
baina hutsunea handiagoa
da joaten direnean.

U. Agirre
Etorri berri edo joan berri
hainbat eta hainbat aldarte
orain bixitan izan ditugu
ez da guretzako kalte.
Zabal-zabalik topatzen dute
hemen lehio eta ate
nahiz ta gorputzez Altzan ibili
burua hemen daukate.

U. Iturriaga
Ta zenbat aldiz joan ote zaie
gogoa honuntz ihesi!
Bizitzan beste aukeraren bat
ez ote zuten merezi?
Han arrotz eta dagoeneko
hemen arrotz dira kasi
ta joan ziren ezin baitzuten
beraien lurretik bizi.

U. Agirre
Edozein joan da lanaren bila
hau ez da nobedadea!
Hemendik hara, handik kanpora
askok egin du bidea
ta buletarako txoko txiki bat
ugarik dute gordea.
Joan zirenen seme-alabak
hangoak dira ordea.

U. Iturriaga
Hango ta hemengo bietako
badituzte motiboak
ilobak han sortuak dira ta
hangotu ditu giroak
familia itzultzen denean
argi ta garbi tiroak.
Caceresen ere ikusten dira
Realaren partidoak.

U. Agirre
Handikan hona etorri eta
egoten dira hain lasai
astelehena da oso gogorra
asko jubilatzeko zai
eta futbolak hamaika jende
egia da biltzen du ai!
Realarenak ikusten dira
Athleticenak ere bai.