Bertsos - View details   To know more about this section

2014-05-10 Azkoitia Sariketa [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Erniarraitz Bertso Kopa (1. 2014. Azkoitia)
Performance
2014-05-10 Azkoitia Sariketa
Bertsolaris / Authors
Ibarra, Iratxe
Mantzizidor, Iñigo "Mantxi"
Exercise
Binaka gaia-emanda hitza
Proposed topic
Bakoitzari hitz bat eman eta hura defendatu, argudiatu… behar du, eta besterena gainditu.
Iratxe: Egunsentia
Mantxi: Gaua

Description

Melody
Euskal Herriko neska pollitak
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2014-05-10 Azkoitia Sariketa [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Ibarra
Adibide bat, hasi gaitezen
taberna batean sartzen.
Hamaika gazte ahaleginduaz
ahal bada zeozer ligatzen.
Lortu dabenak gabean doaz
ahal bada alkar gozatzen
ta noski nigaz hasi ohi dira
zure arrastoak ulertzen. (bis)

Mantxi
Nahiz tabernetan nahiz tailerretan
hor dabiltzan erdi sator
egunsentian alde hizketan
zer zabiltza hain egoskor?
Elkartzen geran uneak dauka
egiazko magia hor
ta ze egunsenti da polita
iluntzetik ez badator? (bis)

I. Ibarra
Sarri gustora emon deutsagu
biok alkarri laztana
nigan amaitzen baita sarritan
zurekin hasia dana
batzuk ohean besteak barriz
helduz kaleetan barna
ta noski ligatu ez dabenak be
gogotsu datoz nigana. (bis)

Mantxi
Baina guztia ez da ligeen
kontua horren nabarmen
hemen argitu nahi degu ea
karga gehiago nork duen
ta Lazkao Txiki ekarriko det
bertso hontan eta amen!
Zuri botatako bertso haiek
gauez pentsatu zituen. (bis)

I. Ibarra
Lazkao Txiki be ahalegintzen zan
gaurko gazte askoren trazan
bertsoa eukan beti buruan
bertsoa beti arnasan.
Halan da guzti geratu ohi zan
azkena tabernan, plazan
Lazkao Txikin egunsentiak
hain onak ez ziren izan. (bis)

Mantxi
Egunsentia ze polita den
denok dakizue edo
gauez ordea sortzen ditugu
magia eta endredo
ta gu gaur gaitzat jarri gaitunak
makala behar du gero!
Diskusio hau eukitzen degu
egunero-egunero. (bis)