Bertsos - View details   To know more about this section

2014-04-12 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Aitor Irastorza Fadrique, Josu Oiartzabal "Xenpelar"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Osinalde Saria (43. 2014. Gabiria)
Performance
2014-04-12 Gabiria Sariketa
Gai-emailea
Asurabarrena, Eñaut
Bertsolaris / Authors
Irastorza Fadrique, Aitor
Oiartzabal, Josu "Xenpelar"
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Udaberria ailegatu zaigu eta Aitor emozionatuta dago dauzkan loreekin. Xenpelar, parrandatik bueltan, lore artean pixa egiten harrapatu du.

Description

Melody
Dama gazte xarmant bat
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2014-04-12 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Aitor Irastorza Fadrique, Josu Oiartzabal "Xenpelar"

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Irastorza
Behingoz aurten ez nula
lore eskasia
pixarekin nengoen
nazkatzen hasia
kamara bat daukat hor
ez daukat ahantzia
hogeita hamabost euro
da zure grazia. (bis)

J. Oiartzabal “Xenpelar”
Hori hitz egiteko
ez al dago? Tira!
Geratu naiz hementxe
loreei begira
pixa egin diot bai
behar zen neurrira
hurrengoan gehiago
haziko baitira. (bis)

A. Irastorza
“Gehio haziko dira”
zure umorea
baina iluna dugu
gure kolorea.
Pixa egin dezu ta
esango’t ordea
kaka egin bazenu
abonu hobea.

J. Oiartzabal “Xenpelar”
Nahi nuen ta lotsatu
naiz zu agertzean
nola agertu zeran
tamalez atzean
baina errespetuan
behar dan antzean
lasai txahala egingo det
arbola atzean. (bis)

A. Irastorza
Txahala egingo dezula
diozu hurrena
nik jarri behar dizut
punturik onena
orain etorriko da
ai zure kondena:
nere emazteari
kontaiozu dena. (bis)

J. Oiartzabal “Xenpelar”
Beraz eskatu dezu
berai kontatzeko
bai esan zaiozu zuk
hona etortzeko.
Gaztea nago eta
itxura antzeko
berakin moldako naiz
agian hobeto. (bis)