Bertsos - View details   To know more about this section

2015-01-03 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2015-01-03 Amurrio Jaialdia
Gai-emailea
Sasieta, Naroa
Bertsolaris / Authors
Mendiluze, Aitor
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Okina zara. Gero eta bezero gutxiago dituzu eta gaur zure bezero bat ikusi duzu pasatzen zorroan hipermerkatutik erositako ogi batekin.

Description

Melody
Bizkorra ez naiz baina badaukat
Stanza name
Hamahirukoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2015-01-03 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Stanza name:  Hamahirukoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Okindegian hasi nintzela
artean mutil gaztea
helburu nuen bizitzarako
lanbide bat ikastea.
Lortu nuen ta geroztik egin
nahikoa irabaztea.
Hori zen lehengo argazki zaharra
oraingoa da bestea
iluna eta tristea (bis)
bezerorik ez, irabazi ezin
ta gertu daukat ixtea.
Lehenago zeinek imajinatu
ogia sobran uztea? (bis)

Okindegiak zutik iraun du
urtetako ahaleginez
baina kezkatzen hasia nago
salmenta datu gordinez.
Alper-alperrik da saiatzea
esperientzia finez
gero libretan ezin badegu
ezer idatzi urdinez
krisiaren eraginez. (bis)
Ogi gogorrai hagin zorrotza
esaera ona zinez!
Okerrago da ogi guria
ta koxka zeinek egin ez. (bis)

Gure ogia jan izan dute
ia auzo gehienean
gure zati bat daukate denek
gogoaren barrenean.
Hala zen baina orain bestera
doaz zuzen-zuzenean
merkatalgune haundietara
prezioen izenean
nere kalte azkenean. (bis)
Ixtera noa bezero zaharrik
ia sartzen ez denean
ta galdetzera etorri baietz
itxita dagoenean! (bis)