Bertsos - View details   To know more about this section

2015-01-03 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2015-01-03 Amurrio Jaialdia
Conductor
Sasieta, Naroa
Bertsolaris / Authors
Colina, Sustrai
Elortza, Igor
Exercise
Bakarka lehen puntua-emanda
Proposed topic
Puntua: Ze desio dituzu / urte berrirako?
Puntua: Aurten helduko zara / berrogei urtera
Puntua: Berrogeiko krisia / nola daramazu?
Puntua: Beti gazte izatea / posible ote da?
Puntua: Zu ere zahartzen baina / fuerteago zaude.
Puntua: XILABAko txapelak / indartu zintuen.
Puntua: Burutik fuerte zaude / ta gorputzez nola?
Puntua: Ba ni baino argalago / zeu zara bakarra.
Gaiari oharrak
Puntuak jarriz elkarri. Lehenik Sustraik Igorri eta gero alderantziz.

Description

Melody
Haizeak bidali du
Xarmangarria zera I
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2015-01-03 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Xarmangarria zera I

S. Colina
Ze desio dituzu
urte berrirako?
I. Elortza
Ezingo dut ba hasi
ni pentsatzen txarto
hala ere umilki
agertu beharko
hurrengo urtean hemen
baldin banaiz nahiko.

S. Colina
Aurten helduko zara
berrogei urtera
I. Elortza
oraingoan lapurtu
ein nahi dit kartera
oso xalatu dator
gaur gure artera
zaharrak bidali nahi
gaitu honek lurpera.

S. Colina
Berrogeiko krisia
nola daramazu?
I. Elortza
Kontuz, ze hurreratzen
hasia zara zu!
Berriz ere gaztetzen
ni hasia nauzu
eta laster gehiago
izango dituzu.

S. Colina
Beti gazte izatea
posible ote da?
I. Elortza
Baietz esan behar nuen
baina keba, keba!
Nik nahiago dut joan
urtetan aurrera
askoz txarragoa da
bigarren aukera.


Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Haizeak bidali du

I. Elortza,
Zu ere zahartzen baina
fuerteago zaude.
S. Colina
Ez al dira aldatzen
gorputz ta edade?
Adinarekin dena
ez da ahuldade
hemen indarrik ez da
gazte izan gabe.

I. Elortza
XILABAko txapelak
indartu zintuen.
S. Colina
Baionara joan ta
proba egin genuen
nahiz txapela geratu
inoizko gertuen
Igor aitortzen dizut
ondo pasa nuen.

I. Elortza
Burutik fuerte zaude
ta gorputzez nola?
S. Colina
Neurri normaletan
dut kolesterola
gorputza ahul baina
indartsu odola
ta medikuak dio
primeran nagola.

I. Elortza
Ba ni baino argalago
zeu zara bakarra.
S. Colina
Zu argala baitzara
eta ni iharra
nahiz biok mingainean
daukagun indarra
bai zuk ta bai nik dugu
gizendu beharra.