Bertsos - View details   To know more about this section

2015-02-07 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jon Maia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2015-02-07 Lezo Jaialdia
Gai-emailea
Resenda, Amaia
Zipitria, Ilargi
Bertsolaris / Authors
Gaztelumendi, Beñat
Maia, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Jon, alkatea eta Beñat, alkatearen semea. Gazteek sinadura-bilketa egin dute lokal eske eta Jon alkatea harrituta dago, bere semearen sinadura zerrendan dagoelako.

Description

Melody
Kantore berri xarmant batzuek
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2015-02-07 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jon Maia

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Maia
Zure izena gutun horretan
ikusita alafede!
Susto galanta eman didazu
ta ez dit egin mesede.
Kriston lokala nahi omen dezu
ia kasinoen pare
ta bitartean zure logela
oherikan egin gabe. (bis)

B. Gaztelumendi
Nik uste nuen bentaja zela
aita izatea alkate
baina tamalez ikusten ditut
mesede adina kalte.
Zuk gaztetxe bat juxtu guretzat
Lezon jarri zenezake
zuri mesede egitearren
bertan biziko nintzake. (bis)

J. Maia
Nere semea itxura baten
jaio zena kriston bala
beti kalean, beti protestan
gazte on bat, naturala.
Ta gaztetxe bat subertsiboa
eta ez artifiziala
baina astero eskatzen dezu
subentzio pertsonala. (bis)

B. Gaztelumendi
Ai nere aita hemen gezurrak
azkar hasten da esaten
ikasten eta lanikan gabe
zer egin ote nezakeen?
Zure soldata nere patrikan
zati bat det eramaten
udaletxetik ez didazu ta
apurrik ere ematen. (bis)

J. Maia
Nere apurra ematen dizut
gure etxean jatean
baina hala’re beti kolpeka
udaletxeko atean.
Beñat bizitzan dena ez dator
zerutik ta bat-batean
zure txokoa izango dezu
pentsionista izatean. (bis)

B. Gaztelumendi
Ta ikusita krisiak hartu
dituen bide ilunak
gazteak izan ote gaitezke
sekula pentsiodunak?
Nahiz ta zu mindu nik emandako
firma baten oihartzunak
okerragoak izango dira
zuk firmatzen dituzunak. (bis)

J. Maia
Ausartu nintzan eskatu eta
zerrenda batean sartzen
ordutik nago alkate gisa
herri xahar hau sukaldatzen.
Hor onak gera, ta asko gera
oztopotatik pasatzen
ta bitartean nere etxian
minorian gobernatzen. (bis)

B. Gaztelumendi
Ate horretan bukatzen baita
alkate jaunaren nota
zuk badakizu soilik dauzkazu
hemen bi aukera mota:
guri gaztetxe bat ematea
onartuz gure erronka
edo eliza okupatzea
aspaldi hutsik dago ta! (bis)