Bertsos - View details   To know more about this section

2015-05-09 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gai-Jartzaile Eskola (1. 2014)
Performance
2015-05-09 Amasa-Villabona Jaialdia
Conductor
Gai-jartzaile eskolako ikasleak
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Haurtzaroan ametsak sortu, helduaroan burutu edo behintzat saiatu, eta zahartzaroan, zer?

Description

Melody
Azken arnasa eman nahi nuke
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2015-05-09 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ume nintzela ai zenbat amets
amets finak alafede!
Garai haietan ilargiraino
iristea nuen xede.
Pentsatzen nuen “Hirugarrengo
mailako neska hau nere”
neure burua ikusten nuen
ia Atotxan errege.
Hamaika amets egin nituen
ta ez da bete batere.

Gazte garaian plazarik plaza
hasi nintzela kantuan
amets handiak eiten nituen
izarapean, altuan.
Gero txapelak iritsi ziren
bertso eman ta hartuan.
Ez dakit onik egin zidaten
eduki hori kontuan
ametsa hustu egiten baita
betetzen den momentuan.

Ume garaian ilusioa
izaten da irakiten
helduaroan jarduten dezu
zeure lanei eragiten
ta zahartzaroan ilusioen
mundutik zergatik irten?
Ez naiz halako gizon etsia
ez horren pertsona kirten
zahartuta ere segi nahi nuke
amets berriak egiten.