Bertsos - View details   To know more about this section

2015-10-29 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Julio Soto

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsoaroa (25. 2015. Iruñea)
Performance
2015-10-29 Iruñea Jaialdia
Conductor
Anbustegi, Fernando
Bertsolaris / Authors
Iturriaga, Unai
Soto, Julio
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Bar-kos eta Bar-cina zarete zuek. Uxue eta Yolanda (Unai eta Julio) eta noski “bar” batean egin duzue topo. Azken hilabete hauetan, aunitz aldatu da zuen bizitza.

Description

Melody
Kontu barri bat suzedidu da II
Stanza name
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
12

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2015-10-29 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Julio Soto

Stanza name:  Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Iturriaga
Barregarria konparatzea
gure bizitzen bidea
biori ere aldatu zaigu
eta barbaridadea

J. Soto
Gu bar batean elkartu gara
nik dut telefono estra
zuk semaforoa anbar duzu
eta ni beti barrezka.

U. Iturriaga
Nonbait somatzen hasita zaude
zu Madrileko izpiak
baina Iruñean zuri barrezka
dabiltz bertako guztiak.

J. Soto
Barre egitea ez zait ba inporta
nik segitzen dut Satanas
Madrilen lagun pila bat ein dut
intimoena Barcenas.

U. Iturriaga
Bart afaldu egin zendun beraz
ez det ulertu barkatu!
Aldendu zinen hemendik eta
zu Madrilen enbarkatu.

J. Soto
Nik afaltzen dut Moet Chandonakin
astelehen ta asteartetan
zu joan zaitez Hernanira ta
mozkortu barrikotetan.

U. Iturriaga
Pronuntziaziogatik igual
ez dut hartu Moet Chandona
ez naiz joaten ni Hernanira
Urkullu etortzen da hona.

J. Soto
Zerbezatxo bat eskatu zazu
segi kontu eta abar.
Glutenak kalte egiten dizu
ta eskatu ezazu Ambar.

U. Iturriaga
Koinak gehiegi ez ote dabil
zerbeza kontutan hemen?
Zuri ur pixka’t eskauko dizut
ia txispatu behar zaren.

J. Soto
Uxue ez zara asko aldatu
nahiz isilxego lehen baten.
Kargua burura igo zaizu
ta orain tabarra ematen.

U. Iturriaga
Bada begira gu hemen gaude
jada zu ahazteko gogoz.
Beraz bueltatu zu Bargosera
Barkatu ez, ai! zan Burgos.

J. Soto
Telefonoa jotzen hasi zait
eta dut joan beharra.
Zuk segi Naparroa altxatzen
nik altxako dut Navarra.