Bertsos - View details   To know more about this section

2015-11-20 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2015-11-20 Legazpi Jaialdia
Conductor
Iriondo, Asier
Bertsolaris / Authors
Elustondo, Nerea
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Ipuin kontalari moduan aritzen da Nerea, eta ipuin klasikoak ere kontatzen ditu. Halere, Nerea, saiatzen zara ipuin klasikoak oraingo baloreetara moldatzen. Asko aldatu behar izaten dituzu?

Description

Melody
Santa Barbara zure bizitza A
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2015-11-20 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zenbat jakintza, zenbat istori
gordetzen den ipuinetan!
Nahiz eta altxor pila ederra
badagon klasikoetan
emakumeak printzesa edo
neskame dira denetan
mutilak berriz beti ausartak
ta heroiak heroietan
hetero normak markatutako
gure jendarte honetan. (bis)

Ta horregatik aldaketa bat
beharrezkoa zeharo
ea guztiak bihur daitezkeen
nahi dutenaren arrago.
Ipuin bat hartu ta aldatzea
berez zaila ez da klaro!
Fantasiazko mundu hortatik
abiatu ta harago
tamalez gure artean askoz
ere zabor gehio dago. (bis)


Bainan hala’re kontalaritza
ze ofizio polita!
Mundu berri bat sortu daiteke
“bazen behin”etik hasita.
Nik aldatzeko izaten ditut
makina bat inkognita
ta hoien bidez kanbiatzea
izanagatik taktika
zailagoa da kanbiatzea
entzuleriaren txipa. (bis)