Bertsos - View details   To know more about this section

2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maddalen Arzallus

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
XILABA. Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa (5. 2016)
Performance
2016-11-12 Baiona Txapelketa
Gai-emailea
Itzaina, Joana
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Arzallus, Maddalen
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Joaldunak zirezte. Amets hasi berria zira eta Maddalenek erran dizu zure lehen ateraldia Korrikako kilometroa izanen dela, Oxkaxeko patarrean.

Description

Melody
Igaran egun batez
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maddalen Arzallus

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Amets :
Ezin al zen hautatu
ordoki magala?
Ni mehar-meharra naiz
traste hau zabala
so egin zazu ene
hezur ta azala,
hau da bertsotan BECen
hastea bezala.

Maddalen :
Lehenik kanpaia hartu
artiletan sartu
ta patarra baino lehen
pixka bat pausatu.
Korrika bi urtez behin
ohi denez pasatu
ohore bat da eta
ez zaite kexatu.

Amets :
Ez dakit hunek zenbat
duen ohoretik
zuen zintzarri haundi
mingain hori ta kit
nahiz Korrikan furgoia
oihuka ertzetik
anbulantzia bat presta
ezazu atzetik.

Maddalen :
Nahiz ta indartsua den
beti joalduna
anbulantzia prest da
ta lasai laguna
patarra bazterretik
horra dut entzuna
hara hori da Amets
bertso txapelduna.

Amets :
Hasi ta ezin antzeman
pausoen trukoa
tortura haundi bat
nere barrukoa
dena erantziko dut
har zazu ukoa
pasa nahi duzunari
ene lekukoa.

Maddalen :
Ta ezetz kantatu dit
gainera serio
ba eman lekukoa
ze erremedio!
Alde egizu hemendik,
laguna adio!
Sufritzeko ez duzu
batere balio!