Bertsos - View details To know more about this section
2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus
Bertsoa entzun |
2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Puntua:
Seaskak eginen du
lizeo berria
A.Arzallus:
Eta albistea da
ikaragarria
lanbide heziketa
ere han jarria
ea noiz jartzen duten
lehenengo harria.
Puntua:
Sagar ondo batekin
lagun dezakegu
A.Arzallus:
Askotan sagardoa
da gure eredu
handik euskarak ere
edaten ote du?
Guzion indarretik
behar da mantendu.
Puntua:
Loratzen ote doa
euskararen lurra?
A.Arzallus:
Pixkat hertsitua den
nik badut beldurra
baina egiten badu
goiz batez elurra
goizberri bat hastea
da gauza segurra.