Bertsos - View details   To know more about this section

2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (16. 2016)
Performance
2016-12-17 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Authors
Ibarzabal, Nerea
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Gobernuaren auto ofizial bateko txoferra izan zara 35 urtez. Aurten erretiratuko zara.

Description

Melody
Abokatuak deitu berri dit
Stanza name
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal

Stanza name:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Garraiatu ditudan pertsonek
badute hainbat entzute
sortu dituzte bihozkadak ta
amorruzko mila sute
hemen txikikeriak aipatu
izan direnik ez uste
ta behin hasi ta liburu oso bat
ere idatziko nuke
ustez ikasiak diren hauek
dutenak mila bertute
hobe herria nik bezain ondo
gidatu izan balute (bis)

Ikusi ez dituzten sobreak
ta hamaika eskupeko
isilarazitako ahoak
moztutako mila lepo
interesdunen hamaika traje
markesen mila soineko
isilik antolatutakoak
ta irten direnak perfekto
beraien hitz eta tontakeriz
nazkatuz dagoeneko
sarri kristala igotzen nuen
gehiago ez entzuteko (bis)

Nahiz ta txoferraren lanpostuak
badituen bere xarmak
jubilaziora eraman nau
noizbait hasi nuen lanak
baina gerora begira ditut
ongi lotutako planak
beldurtu daitezela guztiak
jo dezatela alarmak
nahi ditut trajeak ta dirua
Kanariak ta Bahamak
bestela kontau egingo ditut
hemen entzundako danak (bis)