Bertsos - View details   To know more about this section

2016-01-02 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2016-01-02 Hernani Jaialdia
Conductor
Zerain, Aritz
Bertsolaris / Authors
Gaztelumendi, Beñat
Lujanbio, Maialen
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Atzo sartu ginen 2016an, eta ofizialki Donostia da Europako Kultur Hiriburua. Zuek ondo ezagutzen duzue Donostia eta kultur mundua. Zuek zer espektatiba dituzue? Edo zer espero, zer nahi?

Description

Melody
Espainian behera
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2016-01-02 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio
Ez dizkigu gehiegi
berotu bihotzak
belarriak bete bai
horren harrabotsak
entzungo ote ditu
bertako ahotsak?
Edo jasoko ote
ditu txalo hotzak?
Adar hostotsuak ta
sustraiak motz-motzak. (bis)

B. Gaztelumendi
Han ibiliko dira
adar denak hegan
ia sustrai gabeko
zuhaitz baten eran
ekitaldi erraldoiak
elkarren ileran.
Norbaiti galdetuko
nioke aukeran
guk egiten duguna
kultura ote dan? (bis)

M. Lujanbio
Odon zegoenean
dena zen eskasi
Bildu sartu zenean
amets bat zen kasi.
Orain Goia dago ta
hor gabiltz nahasi
gure kriterioek
pentsa zenbat sasi!
Eman behar liguke
nahiko zer ikasi. (bis)



B. Gaztelumendi
Bestela ere ikasten
degu guk guztira
Bi mila ta hamaseian
dena da dizdira.
Antolatzen duena
ederki ari da
horren kosmopolita
ta ireki tira!
Europaz hitz egiten
Madrila begira. (bis)

M. Lujanbio
Ta Madril gabe ere
nahikoa denbora
ekarri ote degu
kultura gogora?
Guretzat kultura da
behetik ta gora
herrian sustraitua
eta edonora
baina gaurko kultura
turismorako da. (bis)

B. Gaztelumendi
Pintxo batzuk Donostin
postalak dendetan
eta turistak gure
bazter guztietan.
Alde latza izango
genuke benetan
inbertituko dena
su artifizialetan
inbertituko balitz
bertso eskoletan! (bis)

M. Lujanbio
Hala diseinatu da
hala heldu zaigu
planteamentu hori
horrekin darraigu.
Azalean gastatu
dute nahiko diru
proiekto haundi nahiak
arrisku hori du
gure alde jartzea
guri dagokigu. (bis)

B. Gaztelumendi
Guri dagokigula
seguru gaude gu
eta dagokiena
esango diegu.
Gu kantari gabiltza
uda eta negu
nahiz ez degun izan nahi
inoren eredu
guk gurea egiten
jarraituko degu. (bis)