Bertsos - View details To know more about this section
2016-01-30 Donostia Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Beñat Gaztelumendi, Ane Labaka Mayoz
Bertsoa entzun |
2016-01-30 Donostia Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Beñat Gaztelumendi, Ane Labaka Mayoz
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
B. Gaztelumendi
Osaba izebek ardo botila
beso azpian dakarte
mahaiaren bueltan zenbat hizketa
eztabaida eta arte.
Zeremonia faltsu honetan
nik ez det hartuko parte
arrai zoparik ez det jango zuk
tableta erosi arte.
A. Labaka
Gaur nere kezka ez da izango
zu baraurik geratzea
bazkari honek pasea baitu
jada bigarren fasea.
Ezinezkoa izango dezu
tableta eskuratzea
ez dezu izango ta ez okurritu
amonari eskatzea.
B. Gaztelumendi
Gure amonari eskatzea da
ia eguneroko ogi
zuk sufritzea nahi det amatxo
hori badakizu ongi.
Negar zotinka nere karraxi
antsi eta malko lodi...
amonak hiru aldiz esan du:
“Isil zazu ume hori”.
A. Labaka
Gure artera sartu denean
amonaren angustia
amatxok dauka kopeta ilun
ta besapea bustia.
Lehen goxo ta zuzena nintzen
gaur badijoa guztia.
Gaur ezagutu behar duzu Beñat
zure amatxo punkia.
B. Gaztelumendi
Edozer gauza egingo nuke
tablet txiki baten truke
hain naiz txikia, hain naiz argala
bakarrik dauzkat bost urte
hemen amatxo punkiek ere
bere muga bat baitute:
kulpa neria izanagatik
zuri botako dizute.
(Miren altxa eta kantura sartzen da)
M. Amuriza
Hementxe dator bada amona
eta zuek oso ongi
baina gure alaba xuhurra zer da?
Ez duzu hainbat kategori
Eroskin daude hiru euroan
ta eskupekoa tori!
Ta ixiltzeko ere erosiozu
txokolate tableta hori.
A. Labaka
Amonak ia mahai gainera
egina digu saltoa
baina barruan gorde behar det
nere barruko malkoa.
Oraindik ere senti dezaket
emandako zartakoa
hain zuzen ere ez det izan nahi
nere ama bezalakoa.
B. Gaztelumendi
Ni bitartean platerai heldu
eta hasi naiz lanean
lurrera bota ta puskak banau
baititugu lur danean.
Amonan antzik ez daukazula
nahiz esan barne-barnean
bere iguala ipintzen zera
haserratzen zeranean.
A. Labaka
Eta nahigabe hasi naiteke
bere hitzekin hizketan
kontraesanak sentitu ditut
gaurko honetan mahai bueltan
eta zuk txiki, gauz garrantzitsu
gaur ikasia benetan
dena antzerki obra bat dela
famili bazkarietan.