Bertsos - View details   To know more about this section

2016-02-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2016-02-19 Donostia Jaialdia
Conductor
Urdangarin, Jose Luis
Bertsolaris / Authors
Lujanbio, Maialen
Exercise
Bakarka lehen puntua-emanda

Description

Melody
Xarmangarria zera I
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
4

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2016-02-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.L. Urdangarin
Azken aldiz noiz jantzi
zenuen mantala
M. Lujanbio
uste det gaur eguerdin
bertan izan dala
oilasko bat errea
xumea, apala
gauz xumeenak bezela
zegon mundiala.


J.L. Urdangarin
Jana zer da beharra
edota plazerra?
M. Lujanbio
Ez daukanarentzako
hura lortzen gerra
daukanarentzat berriz
pasarte alferra
apreziatzen dunantzat
gustua ederra.


J.L. Urdangarin
Amaren arrain-zopa
edo chef batena?
M. Lujanbio
Etxetik kanpo ez det
sarri jaten, pena!
Gainera deitzen zaio
maiz marisko krema
nik nahio arrai-zopa
gure amarena.


J.L. Urdangarin
Michelinen izarrak
zuretzat zer dira?
M. Lujanbio
Zergatik esan dezu
gerrira begira?
Batzutan egiten det
Artzakera jira
hobe mitxelin denak
haienak balira.