Bertsos - View details   To know more about this section

2016-04-01 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Oihana Iguaran

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2016-04-01 Zumaia Jaialdia
Conductor
Manterola, Unai
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Iguaran, Oihana
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Orioko nere lagun bat Vietnamera joan da. Honek, Orio eta Erreala du bere testuingurua. Ostatu hartzera joan, eta bertako neskak galdetu zionean nongoa den “From Orio” erantzun dio. Eta gainera harritu egin da ez zekielako non zegoen.
Andoni da oriotarra eta Oihana Vietnameko albergekoa.

Description

Melody
Orioko balearena
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2016-04-01 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Oihana Iguaran

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Iguaran
Tipo xelebre hauxe
azaldu sorpresan
nongoa den galdetu
apuntatu nezan
dago ondo azaldu
nahi dunan perezan.
Ez det ondo ulertu
Ohio ote zan? (bis)

A. Egaña
Oh! Jaio ni Orion
serio-serio
azaldu beharko dizut
ze erremedio.
Konparaketa txiki
txiki bat medio
Italian San Remo da
Euskadin Orio. (bis)

O. Iguaran
Ez det ulertu baino
ez dio ajola
tipoak nunbait ez du
maparen kontrola
Italia ote zen
pentsatu det hola
gutxinez jabetu naiz
Europan dagola. (bis)

A. Egaña
Beraz gainditu degu
jatorri problema
futbol taldearena
dijoa hurrena
Reala da txapeldun
Europan barrena
pentsa “Li Tsun Su“ baitzen
taldeko txarrena. (bis)

O. Iguaran
Realarena ez det
ulertuko bela
ta berak azaltzen du
baneki bezela
distantzi kontuekin
galtzen du nibela
gainera pentsatzen du
ni Txina naizela. (bis)

A. Egaña
Ni ez bainaiz begiak
desberdintzeko gai
behintzat nere izena
apunta zazu ai!
Inglesez gutxi dakit
ta ez det jakin nahi
“I am” Andoni naiz ta
Orion ere bai. (bis)

O. Iguaran
Nahiz ta hitz jokuekin
daukan nahiko festa
Orio ta Aiatik
hau dabil iheska
nahiz zerbait apuntatu
diodan trabeska
zure ama hizkuntza
ingelesa ez da. (bis)

A. Egaña
Ta ibaian arraunlari
batzuk fuerte-fuerte
batelean ikusi
ene zenbat suerte!
Zatozte Kontxa aldera
han zenbat disfrute!
“Tanda de honor”en sartzen
kostako zaizute. (bis)