Bertsos - View details   To know more about this section

2016-04-03 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2016-04-03 Zegama Jaialdia
Conductor
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Authors
Amuriza, Miren
Egaña, Andoni
Iguaran, Oihana
Zubeldia, Iker
Exercise
Launaka gaia-emanda
Proposed topic
Berriro jaio eta bertsolari izango ez bazinete, zer izatea gustatuko litzaizueke?

Description

Melody
Sorlekua utziz geroz
Stanza name
Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
4

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2016-04-03 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Iker Zubeldia

Stanza name:  Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Zubeldia
Ametsak bete daitezen
behar da borondatea
nahiz bertsolari bezela
izan degun guk artea
nik betidanik maite izan det
sake eta rematea
eta ametsik frustratuna det
pelotari ez izatea.

M. Amuriza
Plazak maite-maite ditut
eta beraz ezin uka
berriz jaioko banintza
hemen nahi nukeela buka
gai jartzailea izango nintzen
horrek bentaja bat du ta:
plazan berdintsu nenbilke eta
gutxiago sufrituta.

O. Iguaran
Iker pelotero zera
ta horrekin konformatu
Miren zu izan zaitezke
gai jartzaile ta famatu
nik bi horiek ta beste asko
nahiko nituzke probatu
bertsolari naiz momentuz baino
ez det ezer deskartatu.

A. Egaña
Ba nik errepasatu det
ofizioen zerrenda
taxista izan nahi nuke
barru-barrutik irtenda
bertsolaria irtisten da ta
lanean hasten da benga!
Eta taxisten lana ordea
iristean bukatzen da.