Bertsos - View details   To know more about this section

2016-04-29 Altzo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Xabier Amuriza

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2016-04-29 Altzo Lagun-artekoa
Bertsolaris / Authors
Amuriza, Miren
Amuriza, Xabier
Exercise
Binaka gai-librean
Proposed topic
Librean aritu ziren, eta hauek saioaren amaierako bertsoak.

Description

Melody
Aita izena kanta beharrak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2016-04-29 Altzo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Xabier Amuriza

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Amuriza
Zalantza gabe gaurko saioa
izan da oso espeziala
hasi orduko esan du aitak
hau amaiera bat zala.
Nik berriz jarri dut hasera bat
ta geroaren itzala.
Nolanahi ere seguru nago
gogoratuko garala
eta bakoitzak nahi duen eran
interpretatu dezala. (bis)


X. Amuriza
Azkena dala hala ere hemen
ez det itxiko aterik
ez daukat noski bizitza hontan
esteko borondaterik.
Ez nuen uste azken saio hau
Altzo hontan izaterik.
Eskerrik asko bihotz bat eta
esku parea beterik
topiko handi bat dala badakit
baina ez dago besterik. (bis)

M. Amuriza
Zentzu onenean baina bihotza
gaur zatituta daramat
txataltxo bat du hemen elkartu
zaigun entzule bakanak
beste txatal bat darama aitak
ta noski beste bat amak.
Plazer handi bat izan da dena
isildua ta esanak.
Bihar esango dizkizut hemen
aitortu ez dizkizudanak. (bis)