Bertsos - View details   To know more about this section

2016-05-06 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2016-05-06 Abadiño Jaialdia
Conductor
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Authors
Lujanbio, Maialen
Uria Albizuri, Jone
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Hamabost urteko lagunak zarete. Zuen lagun guztiek emana omen dute lehen musua, baina zuek ez. Jonek elkarrekin probatzea proposatu dio Maialeni.

Description

Melody
Orioko balearena
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2016-05-06 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jone Uria Albizuri

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Uria
Lehenengo musuak
ze beldur ze izu!
Bizipen horrek badu
horrenbeste pisu.
Proposamena bota
dizut baina aizu!
Nola hasi behar den
zuk ba al dakizu? (bis)

M. Lujanbio
Zer egin behar degu
eseri ala etzan?
Bat erasora joan,
bestea defentsan?
Jone ez nuke nahi zuk
gaizki har zenezan
beste espektatiba bat
nun egia esan. (bis)

J. Uria
Guk gure burueri
zenbat eragite!
Denak musuka daude
hainbeste ekite!
Zuretzat beraz ni naiz
itsusi ta sinple.
Bueno berdin da hartu
mentazko bi txikle. (bis)

M. Lujanbio
Egia esan finago
lehen esan nezakeen
ia ba has gaitezen
musu hori ematen
baina masail ertzean
edo aho baten?
Noiz hasten da musu bat
musua izaten? (bis)

J. Uria
Masail edota ezpain
bertatik bertara
ez dugu inoiz eman
ta nolako traba
Nik teoria baina
argi daukat hara:
musu bat ez da musu
mingainik ez bada. (bis)

M. Lujanbio
Beraz hurbildu gera
gu ezpainetara
eta bere mingaina
hor sartu dit jada.
Hau al zan hain gozoa?
A ze nazka hara!
Bare bat txupatzea
bezelakoa da.

J. Uria
Bare bat dagoena
epel ta ez bero
nik ere horrelakorik
ez nuen espero
baina hobetuko degu
saiatu ezkero.
Entrenatu behar dugu
asteburuero.

M. Lujanbio
Ondo ematen degu
rubia ta morena
helduko degu gure
mailarik onena.
Baina ai ze kontu zen
gure lagunena?
Sobrebaloratua
dago musuena. (bis)