Bertsos - View details   To know more about this section

2016-05-20 Zalla Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2016-05-20 Zalla Jaialdia
Conductor
Martinez Beaskoetxea, Jon
Bertsolaris / Authors
Soto, Julio
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Hemen irudikatu dugu apokalipsi bat. Baina egungo gizartea hain apokaliptikoa da?

Description

Melody
Arratsalde on ta aupa zuek
Stanza name
Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2016-05-20 Zalla Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto

Stanza name:  Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Soto
Debekuz bete dira kaleak
ta debekuz elkarteak
bortxatzailez eliza barruak
pederastiaz parkeak
kaleak eskalez bete dira
ta plastikoz uharteak
zimur nere betarteak
egia esan beldur pixka bat
ematen dit gizarteak. (bis)

Bakoitzak bere ghettoa dauka
bakoitzak bere tribua
bakoitza bere zilborrarentzat
Jauna eta gatibua.
Zuk segi zazu belauniko ta
nik jango dut bisigua
ni bata ta zu hirua
batzuk odola txupatzen dute
eta besteek dirua. (bis)

Gure mundutzar hau ikusten dut
zonbi batzuen kartzela
baina uste dut hauek egunez
ere ateratzen direla
ez dut ezkutatzen sarri izan
ohi naiz ni ezkor itzela
agian zuek bezela.
Baina uste dut oraindik ere
aldatu daitekeela. (bis)