Bertsos - View details   To know more about this section

2016-05-27 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Alaia Martin

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2016-05-27 Anoeta Jaialdia
Conductor
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Authors
Apalategi Astigarraga, Iñaki
Gaztelumendi, Beñat
Iguaran, Oihana
Martin, Alaia
Exercise
Launaka gaia-emanda
Proposed topic
Hogeita bost eta hogeita hamabost urte bitartekoek ezaugarri batzuk omen dituzte: ezkonkideen edadeak omen dira, lehenengo zimurrak ateratzen omen dira, alkoholari neurria hartzen ikasten omen da, maskota erosteko joera nabarmentzen da. Ohikoen diren joera horiek ba al dute islarik zuengan?

Description

Melody
Bertsuak jarri dizkat
Stanza name
Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
16

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2016-05-27 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Alaia Martin

Stanza name:  Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Martin
Zimur batzuk badauzkat
zabal ta neurgaitz
alkoholarekin ere
neurtzen hasi naiz.
Maskota ta senarra
berdinak dira maiz.(bis)

B. Gaztelumendi
Ni oraindik ez nago
ezkongai klasean
eta parrandan berriz
gabiltz desfasean
oraindik segitzen det
aurreko fasean.(bis)

I. Apalategi
Amaiak asmatu du
goitik behera zirt-zart
alkoholari neurria
nik hartu nion bart.
Likorean botilan
lagarto bat daukat.(bis)

O. Iguaran
Zer behar da botilan
musker bat sartzeko?
Nik hogeita bost dauzkat
garaiz da zahartzeko.
Badauzkat hamar urte
neurria hartzeko.(bis)

A. Martin
Hamar urte alperrik
zergatik igaro?
Guztia ez da tekila
eta ardo trago
nik ere neurtzen dut
lehen baino gehiago.(bis)

B. Gaztelumendi
Neurtzen hasi zerala
egin dizut kasu
Alaia aldatua
ez ote zera zu?
Maskoteri bezela
beiratzen didazu.(bis)

I. Apalategi
Horrela izango da
zure arabera
hartzen dizugulako
xelebre tankera
ez dezu maskotarik
maskota zu zera.(bis)

O. Iguaran
Eta senar kontuez
hobe da ez hitz ein
nik ere ezkontzea
pentsatu nuen behin
gutan bat ezkontzen da
ezetz asmatu zein! (bis)

A. Martin
Lan haundia ezin da
ondo aukeratu
ezkontzeko behar da
aurrez entrenatu
eta ni ezkontzen banaiz
ez naiz enteratu.(bis)

B. Gaztelumendi
Hemen laurotan norbait
doa ezkontzera
eta ni ez naizela
nabarmen hoixe da
niri arrairik ez zait
bizirik atera.(bis)

I. Apalategi
Nik uste nun nintzela
guztiz harrapagaitz
gaur jakin det nagola
oraindio garaiz.
Bi urte gehio dauzkat
ta zertan ari naiz?(bis)

O. Iguaran
Alaiak urrun ditu
nobian dizdirak
ezkontzetik urruti
bere jirabirak
soinekoan partez du
txakurtxo txuri bat.(bis)

A. Martin
Soka izena du ta
hark dauka arreta
oso okerra gendun
zure ikerketa
askoz gazteagoa
ematen dut eta.(bis)

B. Gaztelumendi
Espeziala degu
giza-aberea
Alaia horixe da
maskoten legea:
bera zurea edo
zu zera berea? (bis)

I. Apalategi
Hamen nahiko maskotak
danok dirudigu
gaur bete ezkero lau
baldintzatik hiru
ximurrak kolpez danoi
atera zaizkigu.(bis)

O. Iguaran
Ba bai zimurtuko degu
laurok nahiko larru
ezkontza ta maskota
dira bi amarru
kontatuko dizuet
hamar urte barru. (bis)