Bertsos - View details   To know more about this section

2016-06-08 Bilbo Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2016-06-08 Bilbo Berezia
Conductor
Alberdi, Pedro
Bertsolaris / Authors
Alberdi, Uxue
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
“Dezepzioa” hitza ez dator euskal hiztegietan. Zer da zuretzat dezepzioa?

Description

Melody
Ilun ikarak azken argia
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2016-06-08 Bilbo Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bizitzan zehar tokatu ohi da
holako batzuk batzea
batzuek aurre iten diete
besteek eman atzea.
Langa oso goian jartzea da hori
goian jartzea katxea.
Dezepzioa da ilusioei
tamainarik ez hartzea.

Izaeraz naiz nahiko beroa
Haserrekoia, suharra
ta halakotan tokatu ohi da
batzuek jaso beharra
baina halere nei segituan
loratzen zait irriparra.
Dezepziotik gutxi izan dut
edo memoria txarra.

Nik ere gora begiratzen dut
ilusioen eskale
beti izan naiz lortu ezin den
altxor urrun horren zale
eta bizitzak esanagatik
batzutan alto ta bale
dezepzioak dituen horrek
amesten duen seinale.