Bertsos - View details   To know more about this section

2016-08-09 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Izar Mendiguren, Oihane Perea, Julen Zelaieta

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2016-08-09 Gasteiz Jaialdia
Conductor
Suarez, Oier
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Mendiguren, Izar
Perea, Oihane
Zelaieta, Julen
Exercise
Seinaka gaia-emanda batek besteei
Proposed topic
Oihane zerbitzaria zara taberna batetan. Taberna ixtera zoazela, atzeko hirurak azaldu zaizkizu, gaupasan. Ez dizute taberna ixten uzten.

Description

Melody
Espainian behera
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
7

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2016-08-09 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Izar Mendiguren, Oihane Perea, Julen Zelaieta

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Perea
Estanpa hau tabernan
da nahiko arrunta
altu bat etorri zait
pixkat txupatuta
eta Amets Arzallusen
antza pixka’t dauka.
Itxi behar dut baina
ez da zure kulpa.
Bueno bota bertso bat
baina rimatuta. (bis)

A. Arzallus
Ene gauean orain
zenbat pentsakizun!
Ba ni neu ez naiz Amets
ez dakit dakizun!
Ametsen bixkia naiz
pentsa ze ikuskizun!
Zeren bi anai gara
horra zu jakitun
gure amak gu sortzean
rimatu egin zun (bis)

O. Perea
Ta gure Mary Poppins
bertsotako gaia
iruditzen zait neska
jatorra, alaia
kolorez bete digu
taberna, paisaia.
Gehiago dantzatzea
bada zure nahia
Bilbon duzu bixki bat:
gure Marijaia. (bis)


I. Mendiguren
Barran utzi ditugu
ehun euro inguru
“joan, ixtera noa”
esan du. Tururu!
Ixteko badituzu
hainbeste apuru.
Lasai gu ez baikara
hain pertsona galdu
pasatu giltzak eta
guk itxiko dugu. (bis)

O. Perea
Ez ezazu flipatu
Marijaia gazte.
Nahiz ta sentitzen zaren
gogotsu ta aske
beste bat etorri zait
orain tragu eske.
Zuretzat esateko
dut lehen bezainbeste
segurata bezala
geratu zaitezke. (bis)

J. Zelaieta
Gau osoa parrandan
ze-nolako zama!
Seguridaderik ez
ze-nolako drama!
Nahiz taberna honek zun
gaur bazeukan xarma
Andre bat hor oihuka
a ze panorama!
Neri hola ez hitz egin
ez zara nere ama. (bis)

O. Perea
Suabe esango dizut:
zoaz pikutara!
Hirurek eiten dute
taberna hontan traba.
Erratza ere orain
pasatu behar da
ordu bata dira ta
denak txosnetara.
Ordubete bat barru
elkartuko gara. (bis)