Bertsos - View details   To know more about this section

2016-02-12 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Aitor Servier

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Abra Saria (15. 2016. Getxo)
Performance
2016-02-12 Getxo Sariketa
Conductor
Uria Albizuri, Jone
Bertsolaris / Authors
Servier, Aitor
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Zalantza askorekin hartu zenuen erabakia. Gaur argi ikusi duzu asmatu zenuela.

Description

Melody
Haizea dator ifarraldetik
Stanza name
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2016-02-12 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Aitor Servier

Stanza name:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Boladatxo bat igaro nuen
nere sentipenak gordez
barruko harra elikatuaz
kanpora atera ordez.
Ostegun batez Kafe Antzokian
hurbildu zinen adorez
nere bisaia jantzi egin zen
ilusioz ta kolorez.
Gero harremana hasitakoan
baneukan aski ondoez
zalantza asko neuzkan buruan
serio hasi edo ez.

Une batzutan sentitu arren
ez genuela lortuko
baldintzak argi jarri ditugu
bilakatzean gertuko.
Baina bikote bihurtu gara
konpromisoa ta punto
ordea hori gureganatzen
inoiz ez dugu galduko
elkarrikeko errespetua
biok dugu hainbat truko.
Gauza bakarra argi daukat nik:
ez naizela damutuko.

Kontrolgabeko harreman batek
ekartzen duen jarduna
besteentzako izan liteke
ulertezina, iluna.
Sarri maitasun romantikoa
eredutzat daukaguna
bihur liteke askatasuna
ukatzeko erresuma.
Ia egunero hautatzen dugu
hartu edo ez maitasuna
erabaki hau baita edonoiz
aldatu dezakeguna.