Bertsos - View details   To know more about this section

2017-09-30 Segura Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Performance
2017-09-30 Segura Txapelketa
Conductor
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Suarez, Oier
Bertsolaris / Authors
Elustondo, Nerea
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Prentsaurrekoa ematen ari zara. Galderen tartean, azken galdera bat egin dizute. Erantzun gabe alde egin duzu.

Description

Melody
Bazkaltzean gogoa neukan
Stanza name
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2017-09-30 Segura Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo

Stanza name:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Jendarte hontan kirol kontuak
badu zeresan ugari
neronek ere ume-umetatik
izatea nahi nun handi
eta hargatik behinola baietz
esana Athelticari
asko ez dira baina hurbiltzen
dira zenbait kazetari
ta haietako batek horrela
galdera egin dit adi:
neska izanik nola demontre
ote naizen futbolari. (bis)

Amorrazioz bete naiz eta
han utzi det prentsa-gela
tipoa zer zen matxiruloa
tipoa zer zen ergela?
Neska batentzat baloia zerbait
raroa balitz bezela
pentsatuko zun nik hormonetan
zerbait raroa detela
ta esateko gogoa sartu
handik atera ta bela
nahiz ta soldata milarena den
esfortzu doblea dela. (bis)

Erantzuteko nahiz ta haseran
nuen nahiko borondate
horrelakoen esan txoroek
sarri egiten dute kalte
eta nik ere neuretzat nahi ba
fama ta eskaparate
horretarako ahaleginak
ezin dira utzi aparte
ta nik horrela jarraituko dut
ta entrenatzen jo ta ke
anekdotiko dirudiena
normala bihurtu arte. (bis)