Bertsos - View details   To know more about this section

2017-10-07 Zalla Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Miren Amuriza

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Performance
2017-10-07 Zalla Txapelketa
Conductor
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Anzorandia, Idoia
Bertsolaris / Authors
Abasolo, Eneko "Abarkas"
Amuriza, Miren
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuen bikotekideen enpresa gaizki joan da azken urteotan, eta ixtear dela jakin duzue. Zuen etxeetan ez da giro.

Description

Melody
Ludi bizitza abesti gozoz
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2017-10-07 Zalla Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Miren Amuriza

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Amuriza:
Nire bikotelaguna ikusten
dut aspaldi hontan deslai
beharra galdu dezake baina
ez du hori onartzerik nahi
eta berekin harremantzea
orain zeinen zaila den, ai!
Bizkarra emanda lokartzen gara
eta esnatu ere bai.

E. Abasolo “Abarkas”:
Gure etxean berdin gabiltza
ta ez da horren arraro
La Naval itxi behar zutela
bere gogoa akabo
nik ere lana egiten baitut
zortzi ordu ta gehiago
bere malkoak xukatzen jada
oso nazkatuta nago.

M. Amuriza:
Nire senarrak listoia dauka
jarrita akaso altu
eta ez du nahi bere lekua
etxean denik onartu.
Esan nion “Nik eingo dut lana”
berak erantzun: “Geratu!
Zure kontura bizi naizenik
ez dezala inork pentsatu!”.

E. Abasolo “Abarkas”:
Zuk badakizu moralik eza
izaten da euren lagun
nahiz ta mahai bueltan gauzak esaten
berari sarritan jardun
esaten diot “Irten kalera
bota hiru curriculum”
baina begiak zabalik ere
dena ikusten du ilun.

M. Amuriza:
Nireak ere zulo beltzera
luzatzen du begirada
ohe ertzetik eman ohi diot
xamur aholku ilara.
Esaten diot “Lasai guztia
ondo joango da, hara!
Ta ondo joaten ez bada ere
batera egongo gara”.

E. Abasolo “Abarkas”:
Nirea berriz han egoten da
gainean ja dauka hautsa
sentitzen baita bera ezerez
pertsona bat total hutsa.
Orain etxera joan behar dut
ta egin behar diot bultza
eskerrik asko lagungarri da
eman didazun laguntza.