Bertsos - View details To know more about this section
2017-10-08 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
Bertsoa entzun |
2017-10-08 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Puntua:
Nora bidaiatuko
zenuke gustura?
N. Ibarzabal:
Abioia eskainita
niri ez dit ardura
Chicago, Massachusetts
ta agian Kuba
mundua repasatzen
pasatu dut uda.
Puntua:
Zergatik da polita
beti kanpokoa?
N. Ibarzabal:
Etxekoa da asko
ikusitakoa
hori da modernook
daukagun jokoa
baina buelta izaten da
beti gustokoa.
Puntua:
Bisitatzeko toki
asko dago hemen
N. Ibarzabal:
ta hori ikusten da
bertan nahiko garden
begira ze paisaia
hain dotore dauden
kanpoan nik ez dakit
zertan ari garen.