Bertsos - View details   To know more about this section

2017-10-08 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Performance
2017-10-08 Zumaia Txapelketa
Conductor
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Ugarte, Marta
Bertsolaris / Authors
Ibarzabal, Nerea
Oiartzabal, Arkaitz "Xamoa"
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Argazkilaritza-estudio bat duzue elkarrekin. Xamoa, orain arte ez duzue jaunartze eta ezkontzetako erreportajerik egin. Gaur, Nereak horrelako lanak ere egiten hastea proposatu dizu.

Description

Melody
Hamalau heriotzena I
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2017-10-08 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Oiartzabal “Xamoa”:
Adiskidetzat daukat
argazki kamera
nahiz ta pobrea izan
gure ibilera
Nerea nola joan
jaunartze batera?
Sortzaile izan nahi nuen
zerorren antzera
ta ez naiz ausartzen nire
sorkuntza saltzera.

N. Ibarzabal:
Ta sentitzen al zara
nolabait poeta?
Orain bi argazki eskas
ta orain karneta
orain bertsolariak
eta txapelketa
kontraesanak zilegi
ditugu tarteka
hemendik ez daukagu
bizitzerik eta.

A. Oiartzabal “Xamoa”:
Baina ez da zertan eman
halako saltoa
bada erdibide bat
hori da gakoa.
Egigun gogoeta
behar bezelakoa
irrribarre bat nahi dut
nik benetakoa
ta ez haur bati derrigor
ateratakoa.

N. Ibarzabal:
Baina ikusten dira
beti ta edonun
nahiz gai hortan hortera
duten denek jardun
guk teknika berriak
ditugu ezagun
eta irri berriak
ere noski lagun
jaunartzeko argazkiak
berrasma ditzagun.

A. Oiartzabal “Xamoa”:
Jaunartzekoak dira
kontu sensibleak
zuk zureak dauzkazu
eta nik nireak
nahiz ta biak sentitu
sortzaile libreak
desberdindu behar dira
gu bion ideak:
bidegurutzeak ta
gurutze bideak.

N. Ibarzabal:
Beraz honarte eman du
gure eguzkiak
ta desberdindu dira
geneuzkan astiak
nik pozik hartuko dut
umea, piztiak
ta flashez bete orain
jaunartze guztiak
nik ogia nahi baitut
eta ez ostiak!