Bertsos - View details To know more about this section
2017-10-28 Bastida (A) Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina
Bertsoa entzun |
2017-10-28 Bastida (A) Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina
Stanza name:
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Tabuak min direnean
minak ote dira tabu?
Maitasunean jokatu
behar al da beti ondradu?
Bide berean joan arren
azkenerako banandu
berriz hutsetik hasteko
inoiz ez baita berandu.
Gaur urte bat bete duen
seme txiki bat daukagu
merendola egin duzu
txokolate ta mokadu.
Gugan daukagun zornea
familira al dakargu?
Pelikulako gaiztoa
norbaitek izan behar du!
Nahiz ta ez nukeen nahi zure
atsaldea zapuztea
nik ere ez al dut merezi
globo batzuek puztea?
Guraso dibortziatuon
betiko buruhaustea
ez al da minak gordeta
irrifarrak biluztea?
Tokatzen zaigu rutina
berezko bati eustea
eta elkarren aurrean
muturrik ez itsustea.
Nahiz ulertu nahi zendula
ni bazter baten uztea
haurrak ez al du merezi
bere aita ikustea?
Tinbrea jo dut dardarka
inurrituta sabela
ta eskerrak gaur huts-hutsik
ekarri dudan sakela
ni gabe ongi apainduta
baitaukazu egongela.
Kantatuta putz egin du
semeak lehen kandela.
Ziur nago egun batez
konprenituko duela
pelikulako gaiztoa
maitatu litekeela.
Nahiz bizitzan dena ez den
ateratzen nahi bezela
inportanteena jaustean
berriz zutitzea dela.