Bertsos - View details   To know more about this section

2017-11-01 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Performance
2017-11-01 Irun Txapelketa
Conductor
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Authors
Martin, Alaia
Sarriegi, Aitor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Basozainak zarete. Zuek zaintzen dituzuen lur eremuetan, suteak izan dira berriro aurten. Nahita piztu zituztela jakin duzue.

Description

Melody
Beste bateko inularretan
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2017-11-01 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin, Aitor Sarriegi

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Sarriegi:
Piromanoak ta basozainak
sortu zaizkigu bi bando
baina horrez gain bulegoetan
bada nahiko kontrabando.
Hemen errua legeek dute
ez al du inork esango?
Martxa honetan laster ez dugu
zer zaindu ere izango. (bis)

A. Martin:
Basoa erdi hutsik al dago
hala al zaizu iruditu?
Batzuk lehenago mugitzen dira
ta gu zergatik mugitu?
Sua gorroto dugu izatez
nahiz ta ura oparitu
nahiago nuke su piztaileak
harrapatuko balitu! (bis)

A. Sarriegi:
Esan dizut ta ez zaitez jarri
beraiei soilik begira
hemen legea da arazoa
hau duzu horren segida
hemengo lurrak edozein moduz
birkalifikatzen dira
eta atzetik sua itzaltzera
boluntarioak mendira. (bis)

A. Martin:
Ez zait komeni ez eufemismo
ez aitzaki, ez azukre
alper-alperrik dugu eskutan
hainbeste ur ta bertute
probokatuak nola izaten
diren horrenbeste sute
latza da baina agian greba
egin beharko genuke. (bis)

A. Sarriegi:
Ez dakit ba nik greba eginez
zerbait lortu dezakegun
zuk arazoa kokatu eta
esango dizute “Segun”
ta bitartean suak pizturik
daramatza hamar egun
nere kezka da ondorengoei
zer utzi behar diegun. (bis)

A. Martin:
Gaurkoan horren amorratuta
sentitzen gara gu ezen
barruan su bat, su haundi-haundi bat
ari zaigula erretzen
ondorengoei zer utzi eta
ze zulo hasi betetzen
errautsak utzi nahi nizkieke
Fenix bihurtu daitezen. (bis)