Bertsos - View details   To know more about this section

2017-11-04 Maule-Lextarre Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Beñat Iguaran

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Performance
2017-11-04 Maule-Lextarre Txapelketa
Conductor
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Authors
Gaztelumendi, Beñat
Iguaran, Beñat
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Iguaran, tabernaria zara. Larunbat-gaua da, eta besta-giroa dago zuen ostatuan. Gaztelumendi bezeroa hurbildu zaizu, hamargarren aldiz, kantu bera jartzeko eskatzera.

Description

Melody
Kantatzera nijoa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2017-11-04 Maule-Lextarre Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Beñat Iguaran

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Iguaran:
Larunbat gauak beti
dakar desgastea
hala’re aurpegiak
zaila da ahaztea.
Berriz ere hemen dator
mutiko trastea
zure helburua al da
buruz ikastea? (bis)

B. Gaztelumendi:
Lehenago ere buruz
banekien jada
Benitoren ahotsa
triliritralara
hamargarrenez jarri
zazu Zenbat gara
hamaika izateko
bakarra falta da. (bis)

B. Iguaran:
Gaur azaldu da eta
igual berriz etzi
bakarra falta dela
nun zaituzte hezi?
Ia hamar kalabaza
ta ezin det sinetsi
ze mutil saiatua
oaindik ez du etsi. (bis)

B. Gaztelumendi:
Benga hamargarrena
arren datorrela!
Nere kamareroak
esan dit horrela
kalabaza ugari
etorri direla…
Ni Benitori soilik
natzaio fidela. (bis)

B. Iguaran:
Holakuak moxkortu
hirutatik bitan
baino ez dunez etsi
honek oraindikan
aizu baldin bazabiltz
Beniton irrikan
Orion egongo da
ta joan bisitan. (bis)

B. Gaztelumendi:
Baino Orion ez zidan
tragorik eskeini
Xuberoan ez zaio
jartzen edozeini.
Benga hamargarrenez
Ipini! Ipini!
Soilik geratu arte
Benito eta ni. (bis)