Bertsos - View details To know more about this section
2017-11-12 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
Bertsoa entzun |
2017-11-12 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Puntua:
Telebistan orduro
daukagu futbola
A. Mendiluze:
uste det ia beste
ezer ez dagola
ezin baita hartatik
ihes joan inola
ta neri egia esan
hori bost ajola.
Puntua:
Lehia ez ote dugu
sustatzen gehiegi?
A. Mendiluze:
Txapelketan galdetzen
al didazu neri?
Ez joan besteengana
geure hontan segi
lehia eraikitzeko
bide izan bedi!
Puntua:
Umeek zer ikusi
huraxe ikasi
A. Mendiluze:
orain dena da galdu
edo irabazi
hobe pixka bat hortik
atera arazi
ta eurekin jolasten
gehiagotan hasi.