Bertsos - View details   To know more about this section

2017-11-12 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Performance
2017-11-12 Durango Txapelketa
Conductor
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Ugalde, Amaia
Bertsolaris / Authors
Maia, Jon
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Amaitu da ospakizuna. Dena jasotzen ari zara.

Description

Melody
Baserrian jaio nintzan
Stanza name
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2017-11-12 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia

Stanza name:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bere urtebetetzea
ahaztu zait eta ze zama!
Bederatzi urtetxokin
nere alaba laztana
beti bezela aitzaki
nere agenda ta lana
bertsolaria naizela
eta badudala fama.
Etxea isilik dago
algara da iragana
nabaritzen da pasatu
dela hemen ume andana
ta orain plater hustuak
biltzen ditut banan-bana
pena beteta zeudela
hemen egon ez izana.

Logelara hurbildu naiz
nere umearen aiduru
baina hor ikusten ditut
bere bi esku ta buru.
Berandu dugu jadanik
ia gauerdia inguru
bizitzan ondo nabilen
ez nago oso seguru
liburutxoak idazten
ta iritziaren guru
kausa inposibleetan
militantzi eta gudu.
Mundu hau salbatzea da
jende askoren helburu
eta horren izenean
pertsonak ahazten ditugu.

Ta bikoteari ia
eman dio atakea
aitzaki denak soberan
pazientzia betea.
Jadanik surik ez dago
ta soilik saltzen dut kea
arimaren barrenean
senti dezaket nekea
baina alaba badoa
hori da gure suertea
erabaki dut gelara
isil-isilik joatea
makurtu egin naiz eta
bistatu izarapea
ta esan diot “Zorionak
ondo lo egin, maitea”.